XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2. Legazpi izenaren hitzerroa.

Hitzerrolari denek bigarren zatia, -azpi delakoa, zati oso bat bezala hartzen dute.

Aldiz izenaren lehen zatian ez datoz bat:
legats = mendietako lur harritsua aipatuz.

legatz = harmarrian agertzen diren bi arrainak kontuan harturik.

leku = mendi garaiez inguraturik haran batetan aurkitzen da eta.

Ba dirudi hitz honen erroaren esanahia jakiteko irizpide zuzena ondoko hau dela: dakigunez olagizonak ingurutako menditan hornitzen ziren burdinaz eta batipat Lekanburun (gaur Oilargain; Zerain eta Mutiloako mugen artean).

Gero haranean lantzen zuten Urola ertzetan.

Lekan-eko gailur edo buruari Lekanburu zioten eta Lekan meatzen beheko aldeari Lekanazpi (Lekazpi, Legazpi).

Hain zuzen, Legazpi eta Lekanburu leku geografiko berdin baten goialdea eta behealdea lirateke.

2.3. Hiribilduaren harmarria.

Hiribilduaren aintzin harmarria hau da: urrezko alor baten gainean, Gernikakoa dela esaten duten zuhaitz orlegia eta behealdean zilarrezko uhinak eta uhin urdinak, bertan bi hamuarrain buruz eta buztanez elkarturik agertzen direla.

Eskuinaldean zati berezi bat erantsi zitzaion.

Gulesko alor baten gainean beso harmatu bat gorunzka lantza hatzemanik duela koroa batez azkendua.

Koroa eta hornidura urrezkoak dira.